Coaching Pertsonala

Coaching Pertsonala

Zertarako?
Zure ideaiak ordenatu

Erabateko nahasmena duzu buruan eta ez dakizu ez zer pasatzen zaizun eta ezta nondik hasi ere. Zure ideiak ordenatzeko beharra duzu, non zauden ulertu ahal izateko eta oraindik garrantzitsuagoa dena: non egotea gustatuko litzaizuken ulertu ahal izateko.

Erabaki bat hartu

Zure bizitzako momentu batean zaude, non erabaki garrantzitsu bat hartu beharrean zauden. Bueltak eta bueltak ematen dizkiozu gaiari, baino ez dakizu zein den zuretzako aukera egokiena.

Aldaketa bat kudeatu

Aldaketa garrantzitsu bati aurre egin behar diozu edota aldaketa hortara ohitzea kostatzen ari zaizu. Baliteke zerorrek bilatutako aldaketa izatea, edota besterik gabe, beste norbaitek imposatutakoa izatea. Edozein modutan, aldaketa horri aurre egin behar diozu eta egoera berrira moldatu beharrean zaude.

Helburu bat lortu

Zure helburua argi daukazu eta denboraldi bat daramazu zure kasa lortu nahiean baino ez duzu lortu.

Argitasuna eta plan bat behar dituzu.

Zure konpetentziak hobetu

Egunak dituen orduak ez dira nahikoak egin behar dituzun gauza guztiak egiteko. Hobeto antolatzen ikasi beharrean zaude.

Komunikatzeko, besteei mugak jartzeko edota zure emozioak kudeatzeko zailtasunak dituzu. Zure autoestima maila baxua da. Zure konpetentziak hobetu beharrean zaude.

Zure harremanak hobetu

Zure harreman pertsonalak edo familiarteko harremanak ez daude bere onenean, baino ez dakizu zer gertatzen ari den edota zer egin dezakezun harreman horiek hobetzeko.

5 urrats aldaketa lortzeko

Kontaktatu

Kontaktatu

Kontaktatu nirekin telefonoz ala e-mailez eta konpromisorik gabeko lehen hitzordu bat adostuko dugu.
Kontaktatu
Aurrez aurre elkar ezagutu

Aurrez aurre elkar ezagutu

Konpromisorik gabeko lehen hitzordu bat izango dugu aurrez aurre ala bideodei bidez:
· Elkar ezagutu eta elkarrekin eroso sentitzen garen ikusteko.
· Zure ardura zein den ulertu eta nola lagundu zaitzakedan aztertzeko.
· Coaching prozesu baten funtsa azaldu eta zure zalantzak argitzeko.
Aurrez aurre elkar ezagutu
Zure neurrira egindako prozesua aukeratu

Zure neurrira egindako prozesua aukeratu

Aukera ezazu hobeto dagokizun lan egiteko modua:
· Aurrez aurre, telefonoz ala Skype bidez egindako banakako saioak.
· Taldeko saioak (gaiaren harabera eratutatutako talde txikiak).
· Programa konbinatuak (banakakoa/taldekoa eta aurrez aurrekoa/on-line).
· Tailerrak.
· Euskeraz ala gazteleraz egindako saioak.
Zure neurrira egindako prozesua aukeratu
Ekin lanari

Ekin lanari

Banakako prozesu batean, 90 minutu inguruko iraupena duten 4-10 saio inguru izango ditugu 2 edo 3 asteko tartearekin.
Saioen artean egin beharreko lantxoak ere adostuko ditugu.
Elkarrekin lanean arituko gera honako helburuekin:
· Zure helburuak eta espero dituzun emaitzak argitu.
· Nahi duzun aldaketa lortzea ahalbidetuko duten aukerak sortu eta ebaluatu.
· Ekintza zehatzez osatutako plangintza bat zehaztu eta martxan jarri.
· Zure helburua lortu.
Ekin lanari
Puntu eta jarraian

Puntu eta jarraian

Prozesua bukatu eta 3-6 hilabetera, zurekin harremanetan jarriko naiz prozesuan egindako lana eguneroko bizitzan behar bezela integratu ahal izan duzula egiaztatzeko.
Puntu eta jarraian

Zure ideiak ordenatzen eta nahi duzun bizimodua eraikitzen lagunduko dizut.