Besoak gurutzaturik geldituz gero ez da ezertxo ere aldatuko.

Zure arazoen konponbidea, aurreneko pausua ematea, zure esku dago. Gauzak aldatu daitezen nahi duzu, aurrera jarraitu nahi duzu, bizitzak eskeini ditzaken aukerei aurre hartu. Zer egin dezakezu? Aldaketa horren ardura zurea dela onartzea. Nahi duzun bizimodu hori eraikitzea zure lana dela eta ezin duela beste inorrek zuregatik egin onartzea.  

Bidean lagunduko dizut. Zuk borondatea jarri eta nik beharrezko tresnak jarriko ditut. Elkarrekiko kompromezuaz eta taldeko lanaren bidez aldaketa garrantzitsuak lortuko ditugu.

Oihana de la Mata naiz,
Coach Pertsonala eta Profesionala

Seguruenik harritu egingo zera formakuntzaz kimikaria naizela jakitean eta egoera honetara nola iritsi naizen galdetuko diozu zeure buruari. Ba, oso ezaguna den ikerkuntza zentru batean ikerlariei laguntzen 10 urte baino gehiago igaro ondoren, neure ideiak argitzeko tarte bat hartzea erabaki nuen. Erreflexio sakon eta formakuntza zabalerako tarte bat izan zen, lanbide berri baterako prestakuntza eta coachingeko tresnak zuzenean probatzeko aukera eman zizkidana.

Urte asko neramatzan garai hartan neukan bizimodua lortzeko gogoz saiatzen (lana, bizitza pertsonala eta familia). Baino, hutsune bat sentitzen nuen eta hutsune hori betetzeko ezintasunaz gain, uneoro neukan okerreko lekuan egotearen sentsazioa. Askotan galdetzen nion nire buruari nik nahi nuen bizimodua hura ote zen. Hala ere, aurrera jarraitzen nuen eta ustez besteek nigandik espero zuten hortara egokitzen saiatzen nintzen. Azkenean, nere gorputza eta burua mezu argiak bidaltzen hasi zitzaizkidan eta argi geratu zitzaidan ezinezkoa zela horrela jarraitzea: zerbait egiteko garaia iritsi zen.

Tresna egokiak erabiliaz, blokeo egoera hartatik ateratzea eta nahi nuen lekuan egotera iritsi nintzen.

Gaur egunean, harrotasunez esan dezaket Coach pertsonala eta profesionala naizela eta zu bezelako pertsonei nahi duten bizimodua eraikitzeko laguntza ematen diedala.

 

Nere formakuntza eta esperientzia profesionalari buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu sakatu hemen.

Nire ibilbideak, zurekin konpartitu nahi ditudan esperientzia eta tresnak eman dizkit.

Hauek dira nire lanaren oinarriak:

Oreka

Bihotzetik lan egiten dut baino burua galdu gabe. Begirada zure ametsetan jarririk baino oinak lurrean ditudala.

Malgutasuna

Zure beharretara eta egoerara egokitu nahiteke. Banakako saioak, taldeko saioak, tailerrak, lan taldeak… eta on-line eta/edo euskaraz lan egiteko aukera eskeintzen dizkizut.

Ezagutza

Nire esperientzia profesional eta pertsonalak tresna mota zabala ikasteko aukera eman didate eta horiek denak zure eskura jartzen ditut: coachingeko psikologia, PNLa, adimen emozionala, empresa arloko kudeaketa teknikak, etb.

Errespetua

Zure erritmoa, zure ikuspuntua eta zure intimitatea errespetatzen ditut. Epairik gabe eta nire ikuspuntua imposatu gabe. Konfidentzialtasun osoa bermatzen dizut.

Irekitasuna

Dibulgazio hitzaldiak eta tailerrak antolatzeak baita pertsona, empresa eta erakunde ezberdinekin kolaboratzeak, nire prozesuetan txertatzen ditudan perspektiba berriak eta ezagutza berriak lortzeko aukera ematen didate.

Zintzotasuna

Beste mota bateko laguntza profesionala behar duzula uste badut, nere konfidantzazko kolaboratzaileren bat gomendatuko dizut.

Coaching
gai-profesionala