Zer da coach bat?
Pertsona bat ezagutzen dudanean eta coach naizela esaten diodanean, hau izaten da galdera ohikoena. Eta, erantzuna zera da: bere bezeroak buruan duen helburua lortu ahal izateko, coaching-aren metodoa erabiliz lan egiten duen pertsona bat. Ez zaizula argi geratu?
Agian, lagungarri izan dakizuke, coach hitza erdiaroko gurdi mota bat adierazteko erabiltzen zen ingeles jatorriko hitz batetik datorrela jakitea. Hitzaren esanahia, bagoia edo zalgurdia zen. Hortaz, literalki, coach bat pertsona bat edo pertsona talde bat abiapuntu batetik desiatutako helmuga batera eramaten duen ibilgailu bat da. Nola? coaching-aren bidez: hau da, neurrira egindako akonpanaimendu prozesu konfidentzial baten bidez, non pertsonaren egungo egoera eta desiratutako egoeraren arteko aldaketa lortzea ahalbidentzen den.
Bideo labur hau ikusita, hobeto ulertuko duzu coaching prozesu batek nola funtzionatzen duen.
Zertan lagundu nazake coach batek?
Coach bat, erraztaile bat da eta honako gaietan lagundu zaitzake:
- Gauzei buruzko perspektiba hobetzen.
- Zure ideiak ordenatzen.
- Erabakiak hartzen.
- Helburuak finkatzen.
- Zure esku dauden gauzetan zentratzen.
- Akzio planak aurrera eramaten.
- Gaitasunak garatzen.
Zein egoeretan da lagungarria coach bat?
Normalean, gauza guztiak ondo dihoazela sentitzen duzunean, ez duzu ezertarko gogoan kanpoko norbaiten laguntza beharrezkoa izan dezakezunik. Baino, badaude zenbait egoera, non zure kasa lortzerik izan ez duzun zerbait lortu nahi duzun edo erabat berria den zerbait lortu nahi duzun. Horrelakoetan, coach bat oso lagungarria izan daiteke.
Coaching-a bereziki erabilgarria da zure bizitza pertsonal edo profesionalean honakoak lortu nahi edo lortu behar dituzunean:
- Aldaketa prozesuei aurre egin.
- Helburu berriak lortu.
- Erabaki zailak hartu.
- Zure errendimendua hobetu.
- Gaitasun intrapertsonal eta interpertsonal berriak garatu nahi dituzunean.
Hona hemen arlo pertsonaleko adibide batzuk: hiri/herrialde aldaketa batera edo bizimodu aldaketa batera ohitu; erabaki zailak hartu: ikasketak aukeratu, hiriz/herrialdez aldatu, bikotearekin bizitzen jarri, ezkondu, haurrak izan; bizi helburuak zehaztu eta jarraitu, zure denbora hobeto antolatzen ikasi, erlazio pertsonalak hobetu, etab.
Eta hemen, arlo profesionaleko zenbait adibide: lan postu edo lan talde aldaketa batera ohitu; baja edo eszedentzi baten ondoren lanera bueltatu; erabaki zailak hartu: lan eskeintza bat onartzea edo lana uztea bezelako erabaki zailak hartu; lana bilatu, aukera profesional berriak bilatu, empresa bat sortu, komunikazioa hobetu, delegatzen ikasi, denbora hobeto kudeatzen ikasi, lan pertsonala eta profesionala orekatzen ikasi, lan taldeak zuzentzen eta kudeatzen ikastea, etab.
Beraz, berdin dio nerabea, ikaslea, langabetua, irakaslea, empresaria, langile autonomoa edo exekutiboa bazera… Hauetako egoeraren batean bazaude eta hobetzeko grina baduzu, lagundu diezazuket.
Dudarik izanez gero, kontaktatu nirekin eta hitzegingo dugu.