Nirekin kontaktatzen duten pertsona askok galdera honekin hasten dute elkarrizketa: “erabateko nahasmena daukat buruan eta ez dakit nondik hasi ere… ba al duzu laguntzerik?” Adin eta mota guztietako pertsonak dira eta ez daukate oso argi zer pasatzen zaien edo nola iritsi diren puntu honetara, baino badakite zerbait ez dabilela ondo, ez dutelako luzaroan modu horretan sentitzen jarraitu nahi.
Agian sentsazio hau ezaguna egingo zaizu: “bizitzak arrastaka eraman nauela sentitzen dut, eta pixkanaka, eta ia konturatu gabe, momento honetan nagoen puntura ekarri nau. Baino, piezek ez dutela bat egiten sentitzen dut… zerbait falta zaidala nabari dut. Dagokidan lekuan ez egotearen sentsazioa daukat etengabe eta baita bizitzako arlo guztietan gaizki ari naizeneko sentsazioa ere: familia, lana, lagunak… dagoeneko ez dakit arazoa lana den… edo nire bikotea… edo DENA.”
Hala bada, seguruenik blokeatuta sentitzen zera, egoerak erabat gaindituta eta zure egoera animikoa estresa, gogoeza, suminkortasuna eta negarraren artean dabil. Noizbehinka, zure buruari honako galdera egiten diozu: Nola iritsi naiz egoera honetara? Hau al da nahi dudan bizimodua?
Berri ona da, lasaitasuna berreskuratzen eta berriro ere ondo sentitzen lagundu zaitzakedala. Behar duzuna, laguntza pixka bat da: zure ideaiak ordenatzeko, non zauden ulertu ahal izateko eta oraindik garrantzitsuagoa dena: non egotea gustatuko litzaizuken ulertu ahal izateko.
Lehenengo eta behin, garrantzisua da zure bizitzako zein unetan zaudenaz jabetzea. Horregatik, gaiak behar bezela banatzen lagunduko dizut, zure bizitzako zein arlok sortzen dizuten egonezina eta zein arlok modu egokian funzionatzen duten ulertu dezazun. Horrez gain, eguneroko bizitzan zure arreta, denbora eta energia non jartzen ari zarenaz jabetzen lagunduko dizut.
Zure abiapuntuko egoeraren ikuspegi argiago bat lortu duzunean, non egon nahiko zenukeen definitzeko garaia iritsiko da. Horretarako, erreflexionatu beharko duzu, zure prioridadeak ordenatu eta zure bizitzako zein arlo aldatu nahi dituzun erabaki. Lana da? Bikotea? Familia?
Azkenik, nahi duzun bizimodua eraikitzeko lanari ekin beharko diozu. Baino, hori egiteko, material onak eta eraikitzeko moduko lursail egokia beharko dituzu. Horregatik, zure benetako mugetaz jabetzen eta dituzun baliabide eta sendotasunekin konektatzen lagunduko dizut.
Hasteko prest?