Nahi duzun bizimodua eraikitzeko coaching-a

Kaixo, Oihana naiz eta oreka berreskuratzea, nire bizitzan soberan zeuden gaiak alde batera uztea eta faltan nituenak aurkitzea lortu dut. Nire bizitza perfektua al da? Ez… Baino, azkenean nire lekua aurkitu dut eta nahi dudan lekuan nagoela sentitzen dut.

Asociación Internacional de Titulados y Profesores Universitarios en Coaching-ek emandako ziurtagiriaz gain, zure bide propioan lagundu ahal izateko esperientzia eta beharrezko izango dituzun tresnak ditut.

Zer nahi duzun ulertzen eta lortu nahi duzun hori lortzen lagunduko dizut. Hitz gutxitan, nahi duzun bizimodua eraikitzen lagunduko dizut. Hitz egingo al dugu?

Honako gaiekin lagunduko dizut:

Zure ideiak ordenatzen eta nahi duzun bizimodua eraikitzen lagunduko dizut.

Pertsona bakoitzak, errepikaezina izanik, bere erritmo propioa jarraitzen du.
Baino, badago coaching prozesu guztietan errepikatzen den zerbait: hazkundea eta bilakaera. Ausartu zaitez eta eman ezazu lehen urratsa!

Oihanak ondo daki zuri nola lagundu eta zuregandik onena ateratzen. Baino, gogoratu, aparteko profesionala izanda ere, ez dauka hagaxka magikorik eta zure buruari laguntzeko asmorik ez baduzu, akabo. Berarengan konfidantza izan behar duzu eta berak zurekiko konfidantza osoa dauka. Egin genuen bisualizazio ariketa batek asko lagundu zidan. Bere ahotsaz eta elkarrizketak bideratzen dituen moduaz, lasaitasuna ematen dizu eta etxean egongo bazina sentiarazten zaitu. Zintzoa da eta zuregandik etekin onena aterako du.
Ainhoa
Zure laguntza eskertu nahi dizut eta askoz komentario gehiago ere gehitu nitzake elkarrekin egindako lanak asko inspiratu ninduelako. Gure saioetan erakutsi zenuen bat-bateko analisirako gaitasuna eta jarrera lasaia azpimarratu nahi nituzke. Pakea transmititzen duzu, gertutasun emozionala eta, aldi berean, profesionaltasuna.
Maite
Oihana, niretzat oso latzak izan diren uneetan funtsezko laguntza bat izan zara. Galduta sentitzen nintzen eta arlo pertsonal eta profesionalean ibilbide berri bat hasteko norabidea aurkitzen lagundu didazu. Zurekin esperientzia berriak partekatzen jarraitzea espero dut.
Nekane
Goi-mailako coaching profesionala da, kalitate ezinhobea eta baliagarritasun handia duena. Emaitzak harrigarriak eta oso baliotsuak dira! Nere kasuan, lan egoera nahasi bat argitzeko baliagarria izan da baita nere egungo lan perfilari buruzko kanpo eritzi bat lortu eta etorkizun profesional berri bat definitzeko aukera ere. Zure bizitzan zer nahi duzun eta zer ez duzun nahi ulertzen laguntzen dizu. Saioak oso modu egokian eramaten ditu, oso gustora egon naiz prozesuan eta oso pozik nago lortutako emaitzekin.
David
Garrantzitsuak diren gaietan fokua jartzen eta arazo txikiak edo konponbiderik gabeko arazoak erlatibizatzen ikasi dut. Horrez gain, gatazkak hobeto kudeatzen eta nere emozioak modu eraginkorrago batean kontrolatzen ikasi dut. Modu horretan, lan arazoek gutxiago afektatu nazaten lortu dut eta baita arazo horiek lanetik kanpora ez eramaten. Nere ustez, hezkuntzan hutsune handiak ditugu antsietatea eta estresa kontrolatzeko gaietan. Hori dela eta, arazoak kanpotik ikusten eta egoera kudeatzeko tresnak emango dizkizun norbaiten laguntza izatea funtsezkoa iruditzen zait.
Marta
Oihanarekin lan egiten hasteko momentuan nere jarrera honakoa zen: “Ez daukat galtzeko ezer”. Prozesua bukatu eta gero, egindako esfortzuak nere eguneroko lanean hobetzeko balio izan duela argi ikusten dut.
Xabier

Nere azken postak

Zer da coach bat? Zertan lagundu nazake coach batek?

Zer da coach bat? Zertan lagundu nazake coach batek?

Zer da coach bat? Pertsona bat ezagutzen dudanean eta coach naizela esaten diodanean, hau izaten da galdera ohikoena. Eta, erantzuna…
Coach zarenez… Ba al duzu gai honekin laguntzerik?

Coach zarenez… Ba al duzu gai honekin laguntzerik?

Nirekin kontaktatzen duten pertsona askok galdera honekin hasten dute elkarrizketa: “erabateko nahasmena daukat buruan eta ez dakit nondik hasi ere……
Hazkundea eta Bilakaera

Hazkundea eta Bilakaera

Ilusioz eta nere lehenengo posta idazteak sortzen didan urduritasunaz beterik ematen diot hasiera tarte honi. Ez da edozein post, etapa…
Jarraitu nazazu sare sozialetan